Galeria

Mondrian eta gu

Ikusten duzuen bezala, gure blogak itxura berria hartu du eta dena, seigarren mailakoek egin duten lanari esker.

Lantxo hau irailean hasi genuen eta gabonetan bukatu.

Soinua zer den eta nola entzuten dugun ikasi genuen. Horretarako, hainbat esperimentu egin genituen, bideo batzuk ikusi eta aztertu, zalantzak argitu, asmatutako galdera -jolas batean aritu…

Eta ondoren, gure musika gelako soinua hobetzeko, hormetan jarriko genuen arrautzontziekin egindako murala prestatzen hasi ginen.

Horretarako, plastikako orduetan, Mondrian nor izan zen eta egin zituen artelanak ikasi genuen. Eta matematika orduetan, arrautzontziak sailkatu, neurtu, aukeratu eta antolatu genituen .

Guzti guztiek egin dugu lan proiektu honetan: 6. mailako ikasleok, tutoreak, praktiketako irakasleak, musika-irakasleak eta baita auzoko tabernariak ere! Hauek bildu bait dizkigute arrauntzonti guztiak.

Eskerrik asko beraz, guzti-guztiei, eta ikastolako gainontzeko ikasle, irakasle eta langileei ere, hilabeteetan gure arte lana hainbat gela okupatzen izan bait dugu askori traba eginez.

Mila esker, benetan, eta zorionak egindako lan polit honengatik

This slideshow requires JavaScript.

Utzi iruzkina