Category Archives: eskaerak

Eskaerak: Ai si eu te pego

Zer gustatzen zaigun ala ez jakiteko,  futbol jokalariei jaramon gehiegirik egin beharko ez geniekeen arren, gure eskolan kanta honek arrakasta itzela izan du.

Zuek eskatuta zeraz, hemen daukazue txirularekin jotzeko bideo bat.

Eskaerak: Zorionak zuri

Aurten aitzakiarik ez!

Hasi ikasten eta jo ezazu zure lagun guztien urtebetetze egunean!

Eskaera: abesbatzako mutikoak / itsasoari laztanak

Hemen duzue Bruno Coulais-ek Abesbatzako mutikoak filmerako konposatutako piezatxo hau . Ederra, benetan!

Gogoratu: abesti hau jotzeko sib-la egiten ikasi behar duzu

 

 

Eskaera berria: Los chicos del coro

Hemen duzue eskatutakoa. Zein aukeraketa ona!  Ni behintzat kanta hau entzuteaz ez naiz nekatzen…

Eskerrik asko eskatzeagatik. Jotzea lortzen dugunean ikagarri gozatuko dugu, ikusiko duzue!

Partituraz gain, abestiaren bideoa ere jarri dizuet,  ikusteak merezi du eta!.

Kanta hau jotzeko, nota berria ikasi behar dugu: Si bemola

Eskaerak: Titanic

James Horner,  musika honen egilea

Agindu bezala, zuek eskatutakoak saiatuko naiz Eskaerak atalean jartzen.

Oraingo honetan Titanic filmaren soinu bandako abesti hau eskatu duzuenez, hementxe duzue, jotzen has zaitezten:

Eskaerak: alaitasunaren oda

Hemen duzue zuek eskatutako lehen partitura: Alaitasunaren oda.

Beethovenek, 22 urte zituela, Friedrich Schiller poetaren obra ezagutu zuen eta musika jarri zion.

Honela sortu zuen bere 9. Sinfonia RE minorrean 1892. urtean.

Egun,  Sinfoniaren azken mugimendua den Alaitasunaren odaEuropako ereserkia da.


Alaitasunaren oda moldatua txirularako by xagu

Eskaerak: atal berria blogean

Gelan ikasten ditugun gauzez gain, beste zenbait ikasi nahi dituzuenontzat izango da atal hau.

Bertan, eta ahal dudan neurrian, ikastea gustatuko litzaizkizuekeen gauzak jartzen joango naiz.

Eskaerak egiteko, orrian izango duzuen korreo elektronikora mail bat bidali; paper batean idatzi eta gelan egongo den buzoira bota,  edota post honetan komentarioren bat utzi.

Nik eskaerak kontuan hartzeko, izen-abizenak eta maila argi azaldu beharko dira.

Has zaitezkete beraz, zuen eskaerak egiten.