Category Archives: Euskararen astea

Aranbizkarran… “Pixka bat es mucho”

Azkenean bukatu dugu aurtengo euskararen egunerako grabatu genuen Pixka bat es mucho kantaren flasmob-a!!!

Hemen duzue “esklusiban” zuen guztien atseginerako!!!

Eta ea egi bihurtzen dugun ametsa,  pixkana bada ere euskara ikastolako txoko guztietan entzutea…

Mila esker bihotz-bihotzez, zuei guztiei, Aranbizkarra Ikas Komunitatearen partaide zareten guztioi, zuek gabe honek guztiak ez bailuke inolako zentzurik.

Aranbizkarran… “PIxka bat es mucho” from Musikasare on Vimeo.

Advertisements

“Pixka bat es mucho” dantza ikasteko bideoa LH5B

PIxka bat es mucho

Abenduak 3an ospatuko dugu Euskararen astea berriro ere. Eta aurten Pixka bat es mucho abestia ikastea erabaki dugu. Hemen duzue beraz abestiaren bideoa:

Eta letra deskargatzeko, hurrengo esteka sakatu: Pixka bat es mucho

 

 

Irudia

Guk euskaraz: txirularako partitura

guk euskaraz

Eta abesteko, karaokea!!

Bideoa

2012-2013 Ikasturte honetan: guk euskaraz !!!!!!!!

Loretxoa: Exkixuren bertsioa

Batzuetan, jadanik sortu den abesti bat moldatu egiten da eta beste modu batean interpretatzen da, estiloa aldatzeko, beste kutsu bat emateko…

Hona hemen Exkixu euskal rock taldeak Benitoren Loretxoari egindakoa

EUSKARAREN ASTEA 2011

Aurreko ikasturtean Mikel Laboaren kanta ezaguna ikasi genuen. Aurten beste abeslari euskaldun bat ezagutuko dugu: Benito Lertxundi

Mikel Laboaren laguna den honek oso kanta ezagunak egin ditu, eta horien artean Loretxoa dugu.

Hona hemen kantaren letra eta Benitoren lehen bertsioaren bideoa, kanta dezazuen…

Ea zuen gustukoa den!

Loretxoa:

Mendian larrartean, aurkitzen da loretxo bat

aurrean umetxo bat, loretxoari begira

Loreak esan nahi dio: -Umetxo, aska nazazu!

jaoi naiz libre izateko ´ta ez loturik egoteko.

Umetxoak ikusirik, lorea ezin bizirik,

arantzak kendu nahi dizkio, bizi berri bat eman.

Orduan izango baitu, indarra eta kemena,

orduan emango baitu, ugari bere fruitua