Category Archives: gabonak

Elurra mara-mara (Ene-kantak)

Zorionak eta urte berri on !

Hemen duzue laugarren mailako Ariadnak eta Hurriak konposatutako abestiaren bideoa.
Ikusi nahi baduzue, sartu gakoa lauki zurian.
Zein den gakoa? gure ikastolaren izena (dena letra txikiz)
Zorte on eta ea ikusten duzuen.

Kanpaiak jaietan


Kanpaiak jaietan, dindan dindan din din dan.
Izarrak argitan gabon gauetan.
Mara mara elurra, txuri txuri gailurrak.
Jainkoa jaio da, poztu da lurra.

Kanta bat entzun da gauez mendialdean.
Zorion! Zorion! guztioi Gabon!
Belengo estalpean sehaskatxo batean
lo dago Haurtxoa gure Jainkoa.

Gabon kantak

Gabonak iristear daude eta seguru nago zuetako askok gabon kantak abesten hasi nahi duzuela.

Hemen duzue gabon kanta berriak ikasteko Juanma Salazarrek bere webgunerako (ikasmus) egin duen liburuxka digital polit hau.

Hasi abesten beraz!

 

Din dan don: osoa

Aurreko ikasturtean zuetako batzuk din dan don gabon kantaren zatitxo bat ikasi zenuten.

Aurten osorik ikasteko aukera izango duzue, hemen baituzue partitura.

Musikarekin jo nahi baduzue play sakatu

Animo eta ekin lanari!

Andre Rieu – Jingle Bells instrumental sol by xagu

Gabonetan denbora pasatzeko hainbat webgune

Inoiz aspertuta bazabiltzate, hementxe dituzue gabonen inguruko web orrialde batzuk.

Gehienetan, eskulanak, marrazkiak, kantak, postalak eta jokoak aurkitu ahal izango dituzue.

Ea zuen gustukoak diren:

OLENTZEROREN BORDA

BETIZU-GABONAK

Urte Berri On