Category Archives: musikogramak

“Pizzicato”: gure partiturak

Pizzicato izeneko musika pieza Leo Delibesek egin zuen. Sylbia balleteko hirugarren zatiari dagokio eta Sylbiak maitasuna lortu duela adierazten du.

Hona hemen LH5. maila Bkoek egin dituzten partiturak piezatxoa entzun eta gero. Lan bikaina, zorionak!

Leo Delibes (1836-1891)

Advertisements

O zelaia, nire zelaia (errusiar abestia)

Animalien inauteria: elefantea

Argazkiko gizona, Camile Saint-Saëns da eta entzungo duzuen musika asmatu zuen.

 Zatitxo honetan, musikak elefantea imitatzen du.

Saint-Saëns-ek animalia asko imitatu zituen musikaren bitartez. Guztiak bildu eta “Animalien Inauteria” lana sortu zuen.

Ea oraingo honetan elefanteen gainean aterako den bihotza musikarekin batera jarrai dezakezuen!

Ederki ibili zara!

Eta ea galdera hau nork asmatzen duen:

Gure blogean  “Animalien inauteriko”  beste animalia bi aurki daitezke, jakingo zenuke zeintzuk?

Caribeko piratak

Agindu bezala hemen duzue Hans Zimmerrek Caribeko Piratak filmerako sortutako musika zoragarri hauek:


Hemen musikograma ikus dezakezue ere:

Animalien inauteria: Aquarius

Entzun nola Camile Saint Saëns-ek, musikaren bitartez, arrainak imitatzen dituen.

Udaberria heldu da

Loreak, txoriak, ibaietako ura…

Gure Vivaldi bikainak hau guztia modu paregabean musikarekin adierazi digu.

Entzun lana Massimo Penessi-k sortutako musikogramari jarraituz:

Orain nahi al duzu ikusi nola giza ahotsak musika-tresnen soinuak imita ditzakeen? Ikusi orduan ondorengo bideoa eta gozatu Carmel A Capella artista handi hauekin.

Erloju sinkopatua: Leroy Anderson

Batzuetan musikek, inguruko gauzak deskribatzen dituzte.Hau da Leroy Andersonek, musikagile amerikarrak, lan honetan egin zuena.

Irudiaren gainean sakatu eta ondo pasa:

Zein musika-tresnek joptzen duten asmatu duzu?

Azpiko irudian sakatu eta bila itzazu.