Tag Archives: eskaerak

Eskaerak: Ai si eu te pego

Zer gustatzen zaigun ala ez jakiteko,  futbol jokalariei jaramon gehiegirik egin beharko ez geniekeen arren, gure eskolan kanta honek arrakasta itzela izan du.

Zuek eskatuta zeraz, hemen daukazue txirularekin jotzeko bideo bat.

Eskaerak: Titanic

James Horner,  musika honen egilea

Agindu bezala, zuek eskatutakoak saiatuko naiz Eskaerak atalean jartzen.

Oraingo honetan Titanic filmaren soinu bandako abesti hau eskatu duzuenez, hementxe duzue, jotzen has zaitezten:

Eskaerak: atal berria blogean

Gelan ikasten ditugun gauzez gain, beste zenbait ikasi nahi dituzuenontzat izango da atal hau.

Bertan, eta ahal dudan neurrian, ikastea gustatuko litzaizkizuekeen gauzak jartzen joango naiz.

Eskaerak egiteko, orrian izango duzuen korreo elektronikora mail bat bidali; paper batean idatzi eta gelan egongo den buzoira bota,  edota post honetan komentarioren bat utzi.

Nik eskaerak kontuan hartzeko, izen-abizenak eta maila argi azaldu beharko dira.

Has zaitezkete beraz, zuen eskaerak egiten.