Tag Archives: musikaren historia

Peru eta otsoa

Badira filme moduan egindako  Sergey Prokofiev-en ipuin musikal honen hainbat bertsio. Post honetan bi aurkituko dituzue.

Lehenengo hau, Walt Disneyk egindakoa da:

Eta bigarren hau, Suzie Templetonek egindakoa. Animazio film labur honek, 2008ko Goya saria jaso zuen.

Ipuin honetan hitzik  ez dago, musika bakarrik entzuten  da. Ezetz asmatu zein musika-tresna dagokion pertsonaia bakoitzari!

Irudien gainean sakatu eta bi jolas hauetara jolastu:

Advertisements

Johan Sebastian Bach: Toccata eta fuga Re minorrean

Esaten da, Johan Sebastian Bach, musikari handiak 1700 urtearen inguruan sortu zuela hain famatua den pieza hau.

Lehenengo bideo honetan marrazki bizidunetan agertzen da:

Hemen musikak egiten duen irudia ikus dezakezue:

 

Hemem berriz, etxean aurki ditzakegun gauzekin zein musika-tresna bitxiak sor ditzkegun ikus dezakezue:

Eta azkenik, bideo honetan organoa zer den eta nola jotzen den ikus dezakezue. Pazientzia izan eta osorik ikusi,  hankak ere nola erabiltzen diren ikusteak merezi du eta.

Harrigarria Karl Richter organojoleak duen habilidadea!