Tag Archives: ozeania

XXIII. Kultur Astea: Ozeania (3. zikloa, maoriak)

Maoriak from Musikasare on Vimeo.

Pradisuko txoriak (XXIII. KULTUR ASTEA, OZEANIA)

Aurten 5 urtekoek paradisuko txoriak ezagutu ditugu. Ozeanian bizi diren oso hegazti bereziak dira, dantza egiten dutelako. Baina dantza zertarako? Ondo pasatzeko?
Ez! Arrak emeari egiten dio dantza, onartua izateko.

Ligatzeko modu ona, ezta?

Ikusi nola egiten duten:

Paradisuko txoriak from Musikasare on Vimeo.

Eta orain, gu:

paradisuko txoriak (5 urteB) from Musikasare on Vimeo.

Waltzing Matilda (XXIII. Kultur Astea: Ozeania)

Australiako abestirik ezagunena da hau. Hain maite dute, herrialdeko ereserkia izatea eskatu dute, baina oraindik ez zaie onartu.

Andrew Barton Paterson “Banjo Paterson” poeta australiarrak konposatu zuen 1898. urtean eta ordutik hona abestiaren hamaika bertsio entzun ahal izan dira.

Honako irudi eta bideoan kantaren istorioa kontatzen da:

Oraindik ere argi ez baduzue, hauxe da kontatzen duena:

Eskale batek laku baten ondoan kanpatu zuen. Zuhaitz baten azpian, te bat eskuetan,  bere ametsetako neskarekin dantzatzen imaginatzen zuen bere burua.

Halako batean, ardi bat agertu da eta goseak dagoenez, ondoren afaltzeko harrapatu du. Baina lur-jabea konturatu da eta hiru polizia bidali ditu eskalea atxilotzera.

Eskalea, atxilotua izan baino nahiago izan du bere buruaz beste egin lakura salto eginez. Hantxe ito da.

Egun, lakutik pasatzean  eskalearen fantasma  abesti hau abesten entzun ahal dela esaten dute bertakoek.

Hemen  Slim Dusty australiar abeslariaren bertsioa duzue,

eta honakoan abestiaren letra The Countdown Kids-ek abestuta:

Azkenik, txirularako partitura. Animo!

waltzing matilda

XXIII. Kultur Astea (Ozeania) 2. zikloa

2. zikloko kanguruentzako abestia:

Deskargatu letra hemen:Jump jump letra

XXIII. Kultur Astea (Ozeania): HH 4 urte

Haur Hezkuntzan ere maori mozorroa aukeratu dute. Hona hemen txikiei egokitutako haka polit bat:

Eta hemen duzue letra:

Ka mate! Ka mate! Ka ora! Ka ora!

Ka mate! Ka mate! Ka ora! Ka ora!

Tenei te tangata puhuru huru

Nana nei i tiki mai

Whakawhiti te ra

A upa….ne! Ka upa…ne!

A upane kaupane whiti te ra!

Hi!

Eta itzulpena (Wikipediatik hartuta)

¡Muero! ¡Muero! ¡Vivo! ¡Vivo!

¡Muero! ¡Muero! ¡Vivo! ¡Vivo!

Se trata de los hombres fuertes

que fueron a buscar el sol

Y lo hicieron brillar otra vez

¡Un paso hacia adelante! ¡Otro paso hacia adelante!

¡Un paso hacia adelante, Otro hacia adelante….el Sol brilla!

XXIII. Kultur Astea: Ozeania (3. zikloa)

Aurten 3. ziklokoak mahori mozorroa jantziko dugunez, hemen dituzue egingo ditugun dantzen tutorialak.

Gogoratu maorien dantzei Haka esaten zaiela eta batez ere beren etsaietatik defendatzeko erabiltzen zituztela.

Lehenengo bideoan, letra:

Bigarrenean nesken koreografia:

Hirugarrenean, mutilena:

Eta azkenik, denak elkarrekin: