Tag Archives: partitura

Waltzing Matilda (XXIII. Kultur Astea: Ozeania)

Australiako abestirik ezagunena da hau. Hain maite dute, herrialdeko ereserkia izatea eskatu dute, baina oraindik ez zaie onartu.

Andrew Barton Paterson “Banjo Paterson” poeta australiarrak konposatu zuen 1898. urtean eta ordutik hona abestiaren hamaika bertsio entzun ahal izan dira.

Honako irudi eta bideoan kantaren istorioa kontatzen da:

Oraindik ere argi ez baduzue, hauxe da kontatzen duena:

Eskale batek laku baten ondoan kanpatu zuen. Zuhaitz baten azpian, te bat eskuetan,  bere ametsetako neskarekin dantzatzen imaginatzen zuen bere burua.

Halako batean, ardi bat agertu da eta goseak dagoenez, ondoren afaltzeko harrapatu du. Baina lur-jabea konturatu da eta hiru polizia bidali ditu eskalea atxilotzera.

Eskalea, atxilotua izan baino nahiago izan du bere buruaz beste egin lakura salto eginez. Hantxe ito da.

Egun, lakutik pasatzean  eskalearen fantasma  abesti hau abesten entzun ahal dela esaten dute bertakoek.

Hemen  Slim Dusty australiar abeslariaren bertsioa duzue,

eta honakoan abestiaren letra The Countdown Kids-ek abestuta:

Azkenik, txirularako partitura. Animo!

waltzing matilda

Advertisements

Anai Xanti (kanona)

LH4.  mailan Anai Xanti abestia ari gara txirulaz ikasten. Ea aste hauetan kanon bat zer den ikasi eta praktika dezakegun!

anai xanti

 

“Pizzicato”: gure partiturak

Pizzicato izeneko musika pieza Leo Delibesek egin zuen. Sylbia balleteko hirugarren zatiari dagokio eta Sylbiak maitasuna lortu duela adierazten du.

Hona hemen LH5. maila Bkoek egin dituzten partiturak piezatxoa entzun eta gero. Lan bikaina, zorionak!

Leo Delibes (1836-1891)

Irudia

Guk euskaraz: txirularako partitura

guk euskaraz

Eta abesteko, karaokea!!

Ura-Ura, txirularako partitura

 

Ojos azules (Hegoamerikako musika)

Zein abesti ederra!
Zuek guztiontzak, eta hegoamerikar guztien omenez.

Lehenengo hau bertsio zaharrena da baina musika honen adierazlerik hoberena:

Bigarren honetan bertako musika tresnak nola jotzen diren ikusi ahal izango duzue:

Azken hau, bertsiorik modernoena da, emozio handikoa. Zoragarria!

Kanpaiak jaietan


Kanpaiak jaietan, dindan dindan din din dan.
Izarrak argitan gabon gauetan.
Mara mara elurra, txuri txuri gailurrak.
Jainkoa jaio da, poztu da lurra.

Kanta bat entzun da gauez mendialdean.
Zorion! Zorion! guztioi Gabon!
Belengo estalpean sehaskatxo batean
lo dago Haurtxoa gure Jainkoa.