Tag Archives: semana cultural

XXIII.Kultur Astea: Ozeania (2.zikloa, kanguruak)

Kanguruak from Musikasare on Vimeo.

XXIII. Kultur Astea: Ozeania (3. zikloa, maoriak)

Maoriak from Musikasare on Vimeo.

XXX. Kultur Astea: Inauteriak. 1go zikloa (Hawaii)

Banoa montatzen Kultur Astean grabatu genituen bideo guztiak.
Hemen duzue 1go ziklokoek inauterietarako prestatu zuten dantza.
Aloha!

XXII. Kultur Astea (Ozeania) : 1go zikloa, Hawaii from Musikasare on Vimeo.

Waltzing Matilda (XXIII. Kultur Astea: Ozeania)

Australiako abestirik ezagunena da hau. Hain maite dute, herrialdeko ereserkia izatea eskatu dute, baina oraindik ez zaie onartu.

Andrew Barton Paterson “Banjo Paterson” poeta australiarrak konposatu zuen 1898. urtean eta ordutik hona abestiaren hamaika bertsio entzun ahal izan dira.

Honako irudi eta bideoan kantaren istorioa kontatzen da:

Oraindik ere argi ez baduzue, hauxe da kontatzen duena:

Eskale batek laku baten ondoan kanpatu zuen. Zuhaitz baten azpian, te bat eskuetan,  bere ametsetako neskarekin dantzatzen imaginatzen zuen bere burua.

Halako batean, ardi bat agertu da eta goseak dagoenez, ondoren afaltzeko harrapatu du. Baina lur-jabea konturatu da eta hiru polizia bidali ditu eskalea atxilotzera.

Eskalea, atxilotua izan baino nahiago izan du bere buruaz beste egin lakura salto eginez. Hantxe ito da.

Egun, lakutik pasatzean  eskalearen fantasma  abesti hau abesten entzun ahal dela esaten dute bertakoek.

Hemen  Slim Dusty australiar abeslariaren bertsioa duzue,

eta honakoan abestiaren letra The Countdown Kids-ek abestuta:

Azkenik, txirularako partitura. Animo!

waltzing matilda

LH3B Kangaroo Dance (Kultur Astea 2013-2014)

Nerea eta Lia Australiari buruz hitz egitera etorri zirenean, aborigenen dantza bat erakutsi ziguten: Kangaroo dance.

Dantza honetan musika, ahotsa, klabe eta digeridooarekin egiten da eta gorputzak kanguruen mugimenduak imitatzen ditu.

Hauxe da Lia eta Nerearekin ikusi genuen bideoa:

Eta beste hau, guk egindakoa:

Kangaroo Dance from Musikasare on Vimeo.

XXIII. Kultur Astea (Ozeania): 1go zikloa_ Hawai

Lehenengo ziklokoek Hawaitar mozorroa jantziko dute. Hona hemen girotzeko bideo batzuk:

XXIII. Kultur Astea: Ozeania (3 urte): kangaroo song

Aurtengo inauterietan kanguruak izango garenez, hemen abestitxo bat:

Hemen duzue letra deskargatu nahiko bazenute: i´m a kangaroo letra