Tag Archives: video

The cup game: tutoriala edalontziarekin

Eskerrik asko Ari, tutorial hau egiten laguntzeagatik.

Seguru nago primeran ikasiko dugula!!

cup game edalontziarekin from Musikasare on Vimeo.

Prudentzio Deuna 2014

Aurten gure eskolako ganbera orkestra haunditu egin zaigu eta Erretretaren moldaketa berria eskeini digu.

Zorionak mutilak, ederki egin duzue eta!

Eta mila esker zuen gurasoei eta batez ere Luis Aranburu Musika Eskolako irakasleei , urtez-urte lan hobea egiten lagundu diguzuelako.

Prudentzio Deuna 2014 from Musikasare on Vimeo.

XXIII.Kultur Astea: Ozeania (2.zikloa, kanguruak)

Kanguruak from Musikasare on Vimeo.

LH3B Kangaroo Dance (Kultur Astea 2013-2014)

Nerea eta Lia Australiari buruz hitz egitera etorri zirenean, aborigenen dantza bat erakutsi ziguten: Kangaroo dance.

Dantza honetan musika, ahotsa, klabe eta digeridooarekin egiten da eta gorputzak kanguruen mugimenduak imitatzen ditu.

Hauxe da Lia eta Nerearekin ikusi genuen bideoa:

Eta beste hau, guk egindakoa:

Kangaroo Dance from Musikasare on Vimeo.

XXIII. Kultur Astea (Ozeania): 1go zikloa_ Hawai

Lehenengo ziklokoek Hawaitar mozorroa jantziko dute. Hona hemen girotzeko bideo batzuk:

“Haizea” HH 5 urte A

Begira zein ondo ateratzen zaien. Txalo bero bat!!!!

“Pizzicato”: gure partiturak

Pizzicato izeneko musika pieza Leo Delibesek egin zuen. Sylbia balleteko hirugarren zatiari dagokio eta Sylbiak maitasuna lortu duela adierazten du.

Hona hemen LH5. maila Bkoek egin dituzten partiturak piezatxoa entzun eta gero. Lan bikaina, zorionak!

Leo Delibes (1836-1891)