Tag Archives: waltzing matilda

Waltzing Matilda (XXIII. Kultur Astea: Ozeania)

Australiako abestirik ezagunena da hau. Hain maite dute, herrialdeko ereserkia izatea eskatu dute, baina oraindik ez zaie onartu.

Andrew Barton Paterson “Banjo Paterson” poeta australiarrak konposatu zuen 1898. urtean eta ordutik hona abestiaren hamaika bertsio entzun ahal izan dira.

Honako irudi eta bideoan kantaren istorioa kontatzen da:

Oraindik ere argi ez baduzue, hauxe da kontatzen duena:

Eskale batek laku baten ondoan kanpatu zuen. Zuhaitz baten azpian, te bat eskuetan,  bere ametsetako neskarekin dantzatzen imaginatzen zuen bere burua.

Halako batean, ardi bat agertu da eta goseak dagoenez, ondoren afaltzeko harrapatu du. Baina lur-jabea konturatu da eta hiru polizia bidali ditu eskalea atxilotzera.

Eskalea, atxilotua izan baino nahiago izan du bere buruaz beste egin lakura salto eginez. Hantxe ito da.

Egun, lakutik pasatzean  eskalearen fantasma  abesti hau abesten entzun ahal dela esaten dute bertakoek.

Hemen  Slim Dusty australiar abeslariaren bertsioa duzue,

eta honakoan abestiaren letra The Countdown Kids-ek abestuta:

Azkenik, txirularako partitura. Animo!

waltzing matilda

Advertisements